XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atleta getxotarrak faboritoen artean Bizkaiko Txapelketan

Getxo Atletismo Taldeak iaz Bizkaiko Kross Txapelketan, banako eta taldekoetan, lortutako emaitzei eusten saiatuko da ere aurten, igande honetan, hilak 25, Barakaldon jokatzen den edizioan.

Aurten ere faboritoen artean dira Ortuella, Askartza eta Barakaldokoekin batera, baina ez dute garaipena hain erraz izango atleta batzuk kategoria batetik besterako jauzia egin dutelako.

Jakina denez, gizonezkoetan, iaz, Pablo Angulo txapeldun izan zen gazte mailan eta talde bezela, kategoria berberan, hirugarrenak izan ziren.

Pablo Angulok berriz zailago izango du garaipena eskuratzea mailaz igo baita eta ondorioz aurten junior-etan arituko dalako.

Emakumezkoetan, getxotarren protagonismoa ere nabarmena izan zen.

Kadete mailan Angela Tejedor suertatu zen Bizkaiko txapeldun hau ere gazte mailara igo da eta Esther Baladorentzat izan zen hirugarren tokia.

Kategoria honetan Taldeen sailkapenean, txapeldunorde.

Maila berberean Pistako txapeldunak dira ere neska hauek.

Junior mailan, txapeldunak dira talde bezela eta Arantzazu Gomezentzat 3. tokia izan zen.